
Egondakoak
Ekitaldiak zerrenda nabigazioa
"Baleen lobak" (Gorka Benitez) Baleen Lobak lau euskal musikari batzen dituen proiektu berria da. Gorka Benitezen sustrai sakonenetan inspiratutako kopnosizioekin osatua, BAleen lobak, jazzaren bidez euskal sentimendua eta jarrera transmititzen eta arnasten duen proiektu bat da. Gorka Benitez: saxoa, flauta eta konposizioak Alejandro Mingot: gitarra Pablo Martín Caminero: kontrabaxua Borja Barrueta: bateria Sarrera: 5€, [...]
Informazio gehiago"Alpistegia" Zer arraio ote da osasuna? Antzezlan honen helburua, osausani buruz dugun ideia umorearen bitartez zabaltzea da. Osasuna zatika ulertu beharrean, orekan mantendu beharreko osotasun gisa aurkeztuz. gomendatutako adina: 5 urtetik gora Aktoreak: Aissa Intxausti eta Eneko Arrate Sololuze. Iraupena: 60' Sarrera librea, lekuak bete arte Markina-Xemeingo udala, AEK, Uhagon kulturgunea (Korrika kulturala) [...]
Informazio gehiago"Apaiz kartzela" Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan. Bidaia hau [...]
Informazio gehiago"Frontona" Frontona ikuskizunak, irri, trufa eta inprobisazioa du oinarrian. Antzezlan interaktibo honetan, publikoa herri jakintzaren inguruko ezagutzaz hausnartzera gonbidatzen dugu. Ezohiko ikuskizuna dakargu pilotalekura, pilota jokoa, jolasa, antzerkia, musika eta bertsoa (Andoni Egaña) batzen dituena. Iraupena: 70 min. Publiko guztiei zuzendua Korrika kulturala
Informazio gehiagoNire sudur punta (Kolectivo Konika) Zirku garaikideko emanaldi honetan, akrobazien, mugimenduaren eta dantzaren, ahotsaren eta musikaren bidez, sei emakumek giza harremanei buruz hitz egiten digute, umore dosi handi batekin. Sei gorputz jokoan. Sei mundu. Sei emakume. Antzezleak: Candela Casas, Elisa Strabioli, Greta Marí, Mar-i-Cel Borràs, Michela Fiorani, Shakti Olaizola Zuzendaritza: Francesca Lissia Zuzendaritza komikoa: [...]
Informazio gehiagoBederatzikoa Bederatzikoa edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen garaitik gaur arte iritsi dena. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen eta Beetovenen garaikidea zen. Beethovenen obra eta bizitzari errepasoa ematearekin batera, bertsogintzan hain berezia izan den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepaso bat egingo dute, Andoni Egañak eta Xabierr Lizaso pianojoleak. Iraupena: 60 min. [...]
Informazio gehiago"Agertxo pirata" Bizikleta gainean Euskal Herriari bira emanez, minbizia daukaten haur eta nerabeei laguntzeko egindako proiektu solidaioaren aurkezpena. Aspanovas elkarteari (minbizia daukaten haru eta nerabeen gurasoen elkartea) laguntzea da helburua Iraupena: 60 min. (proiektuaren aurkezpena, dokumentala eta solasaldia) Gonbidapenak: Sarrera doan da baina aforo muga dela eta gonbidapena aurrez jaso behar da udaletxeko kutxazainean, [...]
Informazio gehiago"EPA! txiki" Demode Quartet Ikuskizun dibertigarria, alaia eta arina da Epa! Txiki, umorez, dantzaz eta abestiz beteta. Demode Quartet taldearekin eta haien iritzi eroekin haurrek zein gurasoek primeran pasatzeko ikuskizuna. Iraupena: 60 min. Sarrerak: 2€. Aurrez salgai udaletxeko kutxazainean eta egunean bertan, 16:30etatik aurrera frontoiko leihatilan. Markina-Xemeingo Udala, Batetaratze Guraso Elkartea, Uhagon Kulturgunea [...]
Informazio gehiago"Frankestein agurgarria" (Ana Galarraga, Petti) Gutun musikatua Victor Frankensteini Mary Shelleyk sasoi ilunetan idatzi zuen Frankenstein liburua. 200 urte geroago, atzeko kezka, beldur eta zalantzak bizi ditugu. Galarragak, Franskenstein berari zuzendutako gutunean, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak txirikordatzen ditu eta Pettik, kantuen bidez, bere ikuspegia gehitzen du, orain gordin, orain samur Sarrera: 5€, [...]
Informazio gehiagoEñaut Elorrieta (irteera argiak) Eñaut Elorrietak, "irteera argiak" bere azken lana aurkeztuko du Markina-Xemeinen. Berak konposaturiko letrez ez ezik, zenbait idazleren testuei ere musika jarri die bere azken diskoan Elorrietak: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi, beste batzuen artean. Emaitza disko lasaia da, non kanta bera artistaren oinarri eta obsesio den. Azken [...]
Informazio gehiago"AMUA" Axut! Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. [...]
Informazio gehiago"Las grietas de América" (Mikel Reparaz) Gaztelaniazko saiakera onenaren Euskadi Literatura Saria "Las Grietas de América" liburuaren aurkezpena eta solasaldia, Mikel Reparaz, liburuaren idazlearekin eta Lander Eizagirre kazetariarekin. Oharrak: Sarrera doan, edukiera bete arte (gonbidapena aurrez hartzea gomendatzen dizuegu, lekua ziurtatzeko) Gonbidapenak eskuragarri udaletxeko kutxazainean, urtarrilaren 7tik aurrera
Informazio gehiago"Alpistegia" Bertsoa eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna. Sinopsia: Haira oso ikasle saiatua da eta ikastetxean etengabe entzuten die irakasleei osasuntsu egotea oso garrantzitsua dela baina berak ez du oso ongi ulertzen osasuntsu hitzaren esanahia… Zer arraio ote da osasuna? Ikastetxeko erantzunek asetzen ez dutenez eta handitan kazetari izan nahi duenez, benetako orburu bat eskuetan, kale-galdeketa bat antolatzea [...]
Informazio gehiagoNire, gure, zure Verdini: 25 urte (Verdini Dantza Taldea) Verdini Dantza Taldea proiektua, 1992an sortu zen, dibertsitate funtzional ezberdinekoek lan fisiko eta artistikoa garatzeko Isabel Verdini dantzari eta koreografoaren nahitik. Beraien 25 urteak ospatzeko, ikuskizun hau taularatu dute: Nire, gure, zure Verdini: 25 urte Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini. Zuzendaritza laguntzaileak: Jesus Murua eta [...]
Informazio gehiagoZumiriki Sinopsia: Zumiriki memorian gertatutako naufragio bat da; haurtzaroaren basoan, lau hilabetez isolatuta zurezko etxola batean bizi izandako esperientzia, bi oilo, baratze txiki bat eta 11ak eta 36 minutu eta 23 segundotan betiko geratutako ordulari baten laguntzarekin. Zuzendaria: Oskar Alegria Urtea: 2019 Iraupena: 122' Jatorrizko hizkuntza: Euskara Gidoia: Oskar Alegria Zuzendaria egongo da filma aurkezten. Sarrera: 2€. Udaletxeko kutxazainean edo [...]
Informazio gehiagoEuskadi Brass Goi mailako musikariekin osatutako metal taldea. Alberto Urretxoren zuzendaritzapean, kontzertu ezberdinak antolatzen dituzte, beti ere, publikoarenganako hurbiltasuna zainduz. Sarrera, doan Gonbidapena udaletxeko harrerako makinan jaso behar da (8:15-20:00) Egunean bertan ere egongo dira eskuragarri gonbidapenak, aforoa bete arte. Musika Haizeak 2021
Informazio gehiagoTrigger Biolontxeloa musika klasikotik kanpoko estiloetako protagonista izan daitekela erakutsi du bere azken lanean (Poliedro Vol. 1) Trigger-ek. Hiru biolontxelo eta dantzari bat ariko dira zuzenean. Cello I - Eñaut Zubizarreta Mendieta (TRIGGER) Cello II - Quico Pugès Cello III - Jokin Garmendia Dantzaria - Amaiur Luluaga Sarrera,doan Gonbidapena udaletxeko harrerako makinan jaso behar [...]
Informazio gehiago"Esnatu naiz" kabareta (Andoni Mutiloa) Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek trans kolektiboko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek [...]
Informazio gehiagoKadira Lorea Zulaikaren proiektu berria da Kadira. Aritz Aramendi baxuan eta Urki Gojenola baterian lagun dituela, aurkeztuko du Loreak lan berria. Sarrera: 3€, bazkideak doan. Sarrerak/gonbidapenak azaroaren 19tik aurrera, udaletxeko kutxazainean.
Informazio gehiagoEmakumeak (Node konpainia, Mundubat) Emakumeak, El Salvadorren "abortu delitua" egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko proiektua dugu. Emakume guztion historia dokumentalak, Emakume guztiok eleberri grafikoak eta Emakumeak dantza piezak osatzen dute. Zuzenean izango ditugu hiru emanaldiak, Uni frontoian: Emakume guztion historia dokumentala. Itxaso Diaz, Mundubat (20') gazteleraz Emakume guztiok eleberri grafikoaren aurkezpena. Higinia Garay [...]
Informazio gehiago