Ekitaldiak kargatzen

“Oilar bat dago zure teilatuan”

Non: UNI frontoian Noiz: 2022/12/26 - 18:00 - 19:00

“Oilar bat dago zure teilatuan” (Titiriguiri konpainia)

Diziplina anitzeko ikuskizun bat da, antzerkia, txotxongiloak, arte plastikoa eta teknologia berriak uztartzen dituena.

Hiru oihalen gainean benetako pertsonaiak marrazki bizidunetako pertsonaiekin batera arituko dira, publiko guztientzako joko eszeniko zirraragarria sortuz.

HAURRENTZAKO IKUSKIZUN ONENAREN SARIA TOLOSAKO TITIRIJAI JAIALDIAN, 2015

Gomendatutako adina: 4 urtetik gora.

Iraupena: 45min.

Sarrera: doan, baina gonbidapena jaso behar da udaletxeko kutxazainean, abenduaren 16tik aurrera.