Ekitaldiak kargatzen

Lindy Hop dantza tailer irekia

Non: Arkupe aurrean Noiz: 2022/07/21 - 18:00 - 19:00

Lindy hop dantza tailer irekia

Ordu betean, Lindy Hop dantzaren oinarrizko pausuak ikasteko aukera izango dugu.

Lindy Hop dantza, XX. mendeko 20-30. hamarkadetan, Estatu Batuetako komunitate afroamerikarraren baitan,  jazz musikari  lotuta sortu zen dantza estilo bat da. Swing-aren barruan kokatzen da.

Tailerraren gidariak: Big Kick Swing Dance Studio (Iruña)

Nori zuzenduta: Interesa duen edonori, adin guztietako herritarrei, ume gazte zein helduei.

Izen ematea: Ez da aurretiaz izenik eman behar

Informazio gehiago: Uhagon kulturgunean 946166303 kulturgunea@uhagon.com

Eguraldiak ez badu laguntzen, plazabarripean egingo da.