Ekitaldiak kargatzen

“Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena” Miren Agur Meabe

Non: Markina-Xemeingo udaletxean Noiz: 2022/12/28 - 19:00 - 20:00

“Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena” Miren Agur Meabe

Miren Agur Meaberen poetikaren deskribapena. Virginia Woolfen obrari keinu eginez, sormenaren gela atontzeko bere modua azalduko du, hainbat urratsetan: gela bilatzetik hasi, eta kontratua, espazioaren banaketa, argiztapena, bentilazioa, altzariak, almazenajea, berokuntza eta osagarriak, estetika-irizpideak eta materialak barne. Ibilbide osoko poemen irakurketa tartekatuta.

Iraupena: Ordu bat eta 15 min.

Hitzaldia, udaletxeko bilkura aretoan izango da.

Sarrera librea, aforoa bete arte.