Nortzuk gara 2017-09-29T13:34:56+00:00

Nortzuk gara

Uhagon Kulturgunea pausoz pauso

2005eko udazkenean ireki zituen ateak Uhagon kulturguneak eta ondorengo lerroetan, kulturgune hau nola sortu zen eta orain arteko ibilbidea zein izan den azalduko dizuegu.

Ideia eta sorrera

1999ko udazkenean, Uhagon gunea “kulturgune” bihurtzeko ideia kaleratu zuen udaleko kulturako azpibatzordeak. Hurrengo hilabeteetan, ideia hau herriko elkarteen eta kultur arloko zenbait pertsonen artean zabaldu zuten. Bilera batzuk egin ondoren, ideia hori errealitate bihurtzeko beharra eta gogoa zegoela ikusi zen eta udalari aurkeztu zitzaion kulturgunea sortzeko proposamena.

Baina ideia honek denbora eta lan gehiago eskatzen zuen herrian bere lekua egiteko, eta horretantxe oinarritu zen hurrengo urteko lana.

2000ko martxoaren 25ean egin zen kulturgunearen aldeko lehenengo ekintza. “Kulturgunearen eguna” izenez ospatu zen eta herriko hainbat taldek hartu zuten parte, tailerrak, erakusketak, musika saioak, jolasak, kalejira, zinema eta triki poteoa egin ziren.

Uhagon: lehenengoz kulturgune

Irail aldean, herriko kultur taldeetako hainbat ordezkari eta beste zenbait herritar lanean jarri ziren kulturgunearen ideiari beste bultzada bat emateko asmoz. Helburu nagusia gune hori kulturgune bilakatzea zen, herriari gune hori zertan bihurtu nahi zen erakustea, eta horixe egin zen:

Irailean hasi eta gabonak bitartean, Uhagon etxea eta ingurua garbitu, txukundu eta dekoratu egin ziren. Horma grisak kolorez eta musikaz jantzi ziren, jardineko belar zahar handien lekua kolorezko irudiek hartu zuten eta gabonetarako kultur egitarau zabala antolatu zen:

  • Musika-haizezko boskotea.
  • “ZaunKK” antzezlana Etxebarriko antzerki taldearen eskutik.
  • Arte eta eskulanen tailerrak: zeramika, argazkiak…
  • Musika banda eskolako ikasleen kontzertua.
  • Rock kontzertuak.
  • Umeentzako jolasak eta ludoteka.

Honela, lehenengoz, 2000ko gabonetan Uhagon kulturgune bihurtu zen. Ekintza hauen balorazioa oso positiboa izan zen eta kulturgunearen ideia gero eta errealagoa ikusten zen.

Elkartea

Uhagon kultur elkartea momentu honetan sortu zela esan daiteke, ordurarte lanean ibilitako pertsonak kulturgunearen alde lanean jarraitzea erabaki zutenean. Elkartearen helburu nagusia kulturgunea errealitate bihurtzea zen eta horretarako eginbehar nagusi bi zituen: Batetik kultur ekintzak antolatzea, orain artekoek oso harrera ona izan zutelako eta herrian zaletasuna sortzeko. Bestetik, udalarekin hartu emanetan jarraitzea, kulturgunea egiteko proiektua onar zezan.

Honela, 2001 urtean ere kultur ekintzak antolatu ziren uhagonen eta inguruan.

  • Otsaila:  “Minutu bakarra” antzezlana (Ander Lipus) Uhagonen.
  • Martxoa: Xiri Andonegi eskultorearekin, eskola laboralean dagoen bere eskulturari   buruzko solasaldia.
  • Maiatza: Bilbo-Brass musika taldearen kontzertua. Uhagonen.
  • Ekaina:  Patxi Juaristiren hitzaldia “Sexismoa iragarkietan”. Kultur aretoan.
  • Ekaina: “Lotsa gabe” antzezlana (Vaiven). Uhagonen.

Bestalde, Uhagonen kulturgune bat sortzeko bi lehiaketen deialdiak egitea onartu zuen Markina Xemeingo Udalak:

  • Lehenengoa, nahi zuen orori irekita zegoen eta herritarrek etorkizuneko kulturguneari buruz zituzten ideiak jasotzea zuen helburu. Lehiaketa honetara 8 ideia aurkeztu ziren.
  • Bigarrena, profesionalei zuzenduta zegoen, arkitektoei, lehenengo lehiaketan irabazle irtendako ideiak oinarritzat hartuta egingo zen kulturgunearen proiektu teknikoa. Beste horrenbeste profesional aurkeztu ziren lehiaketa honetara ere eta horietatik bat aukeratu zen proiektua garatzeko, gaur egun ere lan horretan jarraitzen duena.

Lehiaketen oinarriak eta baldintzak udaleko arduradunen eta uhagon elkartearen artean definitu ziren. Era berean, uhagon elkarteak herriko taldeekin hainbat bilera egin zituen talde bakoitzaren beharrak jaso eta proiektu teknikoan islatzeko.

Hemendik aurrera, hainbat kultur ekintza antolatzen jarraitu zen (ikus egitaraua amaieran).

Gestio eredua

Kulturgunea “eraikitzeko” bidea zabalik zegoen, beraz, baina ez ziren hor bukatzen lanak. Nola eta nork gestionatu gune hori?? Hori zen hurrengo erantzun beharreko galdera.

Erantzunen bila, pixkanaka pixkanaka hainbat kultur areto, kultur etxe, udaletxe, kultur teknikari eta abarrekin egon eta gestio eredu desberdinak ezagutzen joan ginen.

Azkenik, 2005eko apirilean, Uhagon kultur elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak, kulturguneko ekintzak antolatzeko eta gestionatzeko ardura elkartearen esku uzteko hitzarmena sinatu genuen.

Hitzarmen honen arabera, udalak diruz laguntzen du elkartearen funtzionamenduaren zati bat bat. Honezgain, elkarteak bere kabuz baliabide pribatuak

Helburuak eta izaera

Elkartearen helburu orokorrak bi dira:

  • Markina-Xemeinen kultur eskaintza zabal eta kalitatezkoa eskaintzea.
  • Ekitaldi kulturalen antolaketan herritarren eta bertako elkarteen parte hartzea bultzatzea.

Kultur eskaintza diogunean, ez gara ikuskizunetaz bakarrik ari. Uhagon kultur elkartean argi daukagu kultur eskaintzak pertsona eta herri bezala garatzeko bide bat izan behar duela.

Uhagon kultur elkartea elkarte zabala da eta nahi duzuen guztioi hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Honezgain, elkarteak diru iturri publiko eta pribatuak uztartzen ditu. Alde honetatik, elkarteko bazkideon aportazioa

Egitaraua

2002

  • Urtarrila eta Otsaila: Ipuin lehiaketa (Mari Eli Ituarte, Edorta Jimenez eta Yolanda Arrieta epaimahaikide)
  • Ihauterietan, karmengo iturria hartz erraldoi bihurtu zen.
  • Martxoaren 8ko jardunaldiak herriko emakume taldeekin elkarlanean.
    • “Me gustan los hombres” antzerkia (ACTO Argentinako emakume taldea). Kultur aretoan.
    • “El Círculo” bideo emanaldia. Kultur aretoan.
    • “Saharako emakumeak” musika emanaldia. Frontoian.
  • Apirila: Anjel Lertxundirekin, polikiroldegi ondoko bere eskulturari buruzko solasaldia.
  • Ekaina: San Juan gaueko jaialdia. Argiak, sua, musika, dantza… ikuskizuna.
  • Iraila: Donostiako zinemaldira.
  • Azaroa: Udazkeneko kontzertuak, zapatuetan:
    • Gaudeamus (gernikako abesbatza) Mertzedeko elizan
    • Bilbo Brass, Karmengo elizan.
    • Haizebeltz, saxofoien laukotea, Karmengo elizan.

2003

  • Otsaila-Martxoa: Martxoaren 8ko jardunaldiak herriko emakume taldeekin elkarlanean.
    • “Ikutuz ukitu” antzerkia (Pikor taldea). Frontoian.
    • “Amores que matan” eta “Antonia” bideo emanaldia. Kultur aretoan.
  • Maiatza: “Mundo Polski” antzezlana. (Antzerkiola imajinarioa) Frontoian.
  • Ekaina: Elkartasun eguna
    • Futbol partidua Artibai-Senegal-Rumania
    • Erakusketa
    • Munduko janari dastaketa
  • Iraila: Donostiako zinemaldira.
  • Abendua: Gabonetan “Tapia eta Leturia”ren emanaldia. Frontoian

2004

  • Otsaila: Txan Magoa.
  • Inauterietan: Herri bazkaria Gazte asanbladarekin.
  • Martxoaren 8ko jardunaldiak herriko emakume taldeekin elkarlanean.
    • “Te doy mis ojos” pelikula. (Iciar Bollain) Frontoian
    • “Las punkis tambien lloran” antzezlana. (Detritus Teatrus) Frontoian.
    • “La modelo” (Virginia Imaz – Ohiulari klown) Esperantza zaharrean
  • Apirila: Munduko ipuin kontalariak
  • Maiatza: Autodefentsa ikastaroa emakume taldeekin elkarlanean.
  • Ekaina: “Las mujeres de verdad tienen curvas” antzezlana. (ADOS teatroa) Frontoian
  • Ekaina: “Jainko” ikuskizuna. Herriko gazte talde batek sortutako lana. Frontoian.
  • Ekaina: “Sutargi” dantza ikuskizuna. (Aukeran dantza konpainia). Zelaian.
  • Iraila: Donostiako zinemaldira klausukako emanaldira.
  • Urria: “Pablo Arrieta Jazz Band” Mertzedeko elizan
  • Urria: “Zapaldu marra” antzezlana. (Pikor teatro). Frontoian
  • Azaroa: “Glup” eta “ La mala educación” pelikulak Frontoian.
    • “Ohe handi bat” multimedia ikuskizuna (Logela multimedia) Frontoian.
  • Abendua: “Terminal” eta “Hemen zerua ez da gorritzen lotsatu arren” laburmetraiak eta “The Station Agent” pelikula. Kultur aretoan.

2005

  • Otsaila: “Euskara sencilloaren manifestua” (Biko teatroa) Euskalgintzarekin elkarlanean. Esperantza zaharrean
  • Matxoaren 8ko jardunaldiak herriko emakume taldeekin elkarlanean:
    • “Sexua, ze sua” hitzaldia Agurtzane Ormazarekin. Kultur aretoan
    • “Maria llena eres de gracia” pelikula. Kultur aretoan
    • “El filling es así” antzezlana, Detritus Teatrus. Kontzekupean.
    • “Emakumea eta osasuna” hitzaldia. Kultur aretoan.
  • Apirila: “Terminal”laburmetraia (Aitzol Aramaio)  eta “Bagdadrap” pelikula (Komite Internazionalistak) Kultur aretoan
  • Apirila: “EZEKIEL” ikuskizuna, antzerkia eta musika (Antzerkiola imajinarioa eta  Sagarroi). Frontoian.
  • Maiatza: Logo lehiaketa
    • “Ezetz lepoa jarri” antzezlana”. (TXALO produkzioak). Frontoian.
  • Uztaila: “Otehitzari biraka” dantza ikuskizuna. (Kukai-Ttantaka)
  • Iraila:  Donostiako zinemaldiraUrriaK 15-16: Kulturgunearen inaugurazioa.