
Egondakoak
Ekitaldiak zerrenda nabigazioa
Ez dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa “Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Publiko guztientzako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. 2 aktore eta 3 musikari taula gainean. [...]
Informazio gehiagoCampeones Javier Fesserren komedia oso serio bat. 2018ko Goya sarietarako 11 izendapen ditu Campeones filmaren informazioa hemen Sarrera Euro bat
Informazio gehiagoTurrupa Zer egingo dugu: Zarata, ixiltasuna, ahotsa eta danborra. Gorputza instrumentu musikal bezala erabiltzetik hasi eta eskura dauzkagun beste instrumentu batzuk erabiliz esperimentatu eta jolastuko dugu. Nori zuzenduta: 3-5 urte bitarteko umeei eta euren familiei Izen ematea: Uhagonen 946166303 21erako. Doan. Sormen lantegiak gidatuta FamiliARTEAN 2018
Informazio gehiagoTrakamatraka Nori zuzenduta: 10 urtetik gorakoei Zer egingo dugu: Gorputza, beatbox.a, loop station-a eta teknologia berriak erabiliz musika sortzeko tailerra Ordutegia: 16:30etatik 17:30etara Izen ematea: Uhagonen 946166303 21erako. doan FamiliARTEAN 2018
Informazio gehiagoLooplooploop Nori zuzenduta: 6 urtetik gorakoei eta hauen familiei Zer egingo dugu: Loop station tresna ezagutu eta gure abestiak sortuko ditugu. Gainera, soinuei koloreak eta formak jarriko dizkiegu. Izen ematea: Uhagonen 946166303 21erako. Doan. Sormen lantegiak gidatuta FamiliARTEAN 2018
Informazio gehiagoZinema kontzertua, familientzat Animaziozko 7 film labur proiektatuko dira zuzeneko musikarekin lagunduta. Familia osoarentzat bereziki sortutako ikuskizuna. Poesiaz, dibertsioz eta melodiaz beteriko unibertso batera eramango gaitu irudien eta musikaren bitartez sortutako giroak. Filmak: The little bird and the caterpillar. 4'20 min. Cinema dehors. 2'40min. Fetch. 1'33 Byron y la pulga. 7' Le dragon et la [...]
Informazio gehiagoBideoklip bat egin Nori zuzenduta: 10 urtetik gorakoei Zer egingo dugu: Parte hartzaileek aukeratutako kantu batetik abiatuta, animaziozko bideolip bat sortuko dugu, taldeka. Rotoskopia edo Stop motion bezalako teknikak erabiliz eta taldekideek egindako irudi edo figurekin sortuko dugu animaziozko bideokipla. Ez da behar ezelako ezagutza teknikorik, soilik gogoa eta irudimena! Tailerra emango dute: Begira Elkartea Doan [...]
Informazio gehiagoNeguari ongi etorri azoka 11:00etatik aurrera azoka bat egongo da Uhagon kanpokaldean, publiko guztiei irekita baina bereziki familiei zuzendua. 11:00-12:00 Aurkezpen antzerkia eta Txondorrera ibilbide gidatua. Pertsonai berezi batzuen eskutik, uhagonetik txondorrerainoko ibilbidea egingo dugu, azoka aurkeztu eta hainbat kontu kontatuko dizkigute, besteak beste, ikazkinei buruz... 12:00-14:00 Erakustaldiak eta tailerrak: Zeramika, txalaparta eta egur taila [...]
Informazio gehiagoPiztiplumba "Txiki Sormen" taldekoek egindako lanen erakusketa Non: Uhagon kulturguneko Erakusketa gelan (1. pisuan) Datak: Abenduaren 21etik (19:00etatik) urtarrilaren 6ra Ordutegia: kafetegiko ordutegian Astelehenetik barikura: 10:00 - 20:00 Zapatuak: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 (abenduak 22, 29, urtarrilak 5) Domekak: 10:00-14:00 (abenduak 23, 30, urtarrilak 6) Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 itxita [...]
Informazio gehiagoAgur eta Dolore (kamikaz kolektiboa, Ttak teatroa) Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri-koxkor. Nola egin aurrera? Noruntza jo? Mirenek eta Iraiak, Iraiak eta Mirenek, taula gainean duten poderioa argi ikusten da lan honetan. Amancayren zuzendaritzapean, lan borobila. 20 minituak bete bete egiten dituzte. Ikusi beharrekoa. Pabellon 6-eko antzerki laburren jardunaldietan "Kriseilu saria" jaso zuen. [...]
Informazio gehiagoAntzerki ikastaroa 16 urtetik gorakoentzat 10:30-13:30 eta 15:00-17:00 Amancay Gaztañagarekin Doan Izen ematea: 630 46 02 15 (16:00etatik aurrera) Antolatzailea: Abarka Antzerki Taldea Ondoren, 18:30etan AGUR ETA DOLORE antzezlana Uhagonen. (Zuzendaria: Amancay Gaztañaga. Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iraia Elias)
Informazio gehiagoFrankismoaren hatzaparkadak Markina-Xemeinen 1952 eta 1967 urteetako bi gertaerei buruzko hitzaldiak Antolatzailea: Ahaztuen Oroimena elkartea
Informazio gehiago"Gogoan hartzeko izenak" Egilea: Joseba Zabalza Erakusketaren eurkezpena: Abenduak 5 eguaztena 19:00etan Uhagonen, Joseba Zabalzaren eskutik. Erakusketa ikusgai abenduaren 5etik 23ra Markina-Xemeingo 3 lekutan: Uhagon kulturguneko kafetegian Astelehenetik barikura 8:30 - 20:30 Zapatuetan 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 Domeketan 10:00-14:00 Udaletxeko harreran astelehenetik barikura 9:00-13:30 Kartzela zaharrean (Arretxinaga etorbidea, 12) Zapatuetan (abenduak 8 eta 15): 12:00-14:00 [...]
Informazio gehiagoMintzodromoa AEK eta Berbalagunekin Mintzodromoa egongo da Uhagon kulturguneko kafetegian 15:00etatik 17:00etara. Kafe eta bizkotxo goxoz lagunduta, animatu euskaraz mintzatzera! Euskara Batzordea, AEK, Berbalagun
Informazio gehiagoBLACK IS BELTZA 1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea... Ekoizpen urtea: 2018 Generoa: Animazioa Ekoizpena: BLACK IS BELTZA AIE, TALKA RECORDS, SETMAGIC Zuzendaria: Fermin Muguruza [...]
Informazio gehiago"Bakean dagoenari bakean utzi" Umorezko bakarrizketa. “Bakean dagoenari bakean utzi” antzezlana taularatuko dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak. Elkarren arteko elkarrizketekin osatzen da ikuskizuna. Besteak beste, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta
Informazio gehiagoAlos Quartet Soka laukote honek, kontzertu didaktikoa eskainiko digu. "Garden" izeneko beraien azkenengo lanean oinarrituta, euren konposizioen eta erabiltzen dituzten instrumentuen berri kontatuko digute. Bertatik bertara, era hurbil eta erraz baten. Adin guztiei zuzenduta. Xabier Zeberio: Nickelharpa eta biolina Francisco Herrero: Biolina Lorena Nuñez: Biola Ivan Carmona: Celloa Sarrera 3€, bazkideak doan Erakusketa gelan [...]
Informazio gehiagoMICE MICE, Miren Narbaizaren bakarkako lehen diskoa da. Zortzi kantuz osatutako diskoa argitaratu du eibartarrak, Joseba Baleztenak ekoitzita eta Berako (Nafarroa) Atala estudioan Iñigo Irazokirekin grabatua 2017ko abuztua eta urria bitartean. – Ekoizpena: Joseba Baleztena. – Masterizazioa: Jonan Ordorika, Mamia estudioa. – Diskoaren azala eta diseinua: Izukari. http://topagunea.eus/udagoieneko-ostera-2018/
Informazio gehiagoAntzerki ikastaroa Irakaslea: Manex Fuchs aktorea Nori zuzenduta: 16 urtetik gorakoentzat Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-17:00 Izen ematea: 630 460 215 (16:00etatik aurrera) Doan Abarka antzerki taldeak antolatuta
Informazio gehiagoZAZPI SENIDEKO (AXUT! Artedrama - Le Petit Théâtre de pain) Sinopsia: Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU [...]
Informazio gehiagoJabier Muguruza "Leiho bat zabalik" diska berriaren aurkezpena. Jabier Muguruza: ahotsa Ander Mujika: gitarra elektrikoak Carasueño: sintetizadore analogikoak eta programazioak Mireia Otzerinjauregi: ahotsa http://www.jabiermuguruza.net/
Informazio gehiago