Ekitaldiak kargatzen

Moonshine Wagon

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/06/01 - 20:00 - 21:00

Moonshine Wagon

Duela 5 urte Gasteizen sortu zenetik, Europan eta Amerikan zehar bira etengabean dabilen laukotea.

Beraien musika Bluegrass azkarra (Ipar amerikako folka sokazko instrumentuekin eta ahotsak koroan) eta punk akustikoaren nahasketa bezala definitzen dute.

Oholtzan zein kalean, bizitasun, alaitasun eta energia izugarria transmititzen dute.

“Straight from the mud” 3. diskoa aurkezten datoz

Goiatz Dutto (biolina, mandolina, ahotsa)

Joel Bruña (banjoa, ahotsa)

Lander Lourido (kitarra, ahotsa)

Víctor Martín (kontrabaxua)