Ekitaldiak kargatzen

Bideoklip bat egin

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/04/23 - 11:00 - 2019/04/25 - 13:00

Bideoklip bat egin

Bideoklip bat sortzen ikasiko dugu, 3 eguneko tailer honetan.

1. saioa: Musika aukeratu eta material grafikoa sortu (Marrazkiak edo geuk sortutako bestelako material grafikoa)
2. saioa: Sortutako materiala erabiliz animatu eta editatu (sortutako materiala mugimenduan jarri)
3. saioa: Muntaketa egin

Tailerraren gidariak: Begira Elkartea. Begira Elkartea artearen, ikus-entzunezkoaren eta pedagogia kolaboratiboaren alorretako profesional independenteak batzen dituen komunitate soziokultural bat da. Besteak beste, Ikus-entzunezkoaren kultura jendearengana hurbiltzea da euren egitekoetako bat.

Nori zuzenduta: 10 urtetik gorakoei

Izen ematea: 946166303 kulturgunea@uhagon.com

Doan. 

Iazko “Bideoklip bat egin” tailerrean sortutako bideoa ikusteko, egin klik HEMEN