
Egondakoak
Ekitaldiak zerrenda nabigazioa
Markina-Xemeindik Errumaniara bizikletaz David Razkin markina-xemeindar gazteak, Errumaniara arteko bidaia egin du bizikletaz, Kuba bere txakurrarekin, pasa den udan, Txakurbizi proiektu solidarioa aurrera eramateko. Proiezioan, abentura honen egunerokoa eta Bucaresten bizitakoa kontatuko dizkigu.
Informazio gehiagoEmanaldi hau BERTAN BEHERA geratu da antolaketaz kanpoko azken orduko arazo batengatik. DATA BERRIA jartzean, jakinaraziko da. Este evento ha sido cancelado por motivos de última hora ajenos a la organizazión. Sentimos las molestia. "MAD" Musika, Antzerki, Dantza ikuskizuna Euskal Dantza tradizionala, beste disziplina artistiko batzuekin uztartuta. Tradizioa eta abangoardia. Dantza eta bere sinbologia [...]
Informazio gehiago"Dantza-jantzietan barrena" Zerutxu dantza taldeko hainbat jantzi egongo dira ikusgai herriko zenbait erakusleihotan. Ibilbide gidatua egingo dugu, erakusleihoz erakusleiho, jantzi horiek ikusi eta beraien atzean dagoen historia ezagutzeko Bordatu eta oihal ederrak miretsiko ditugu eta dantza bakoitzaren historia eta esangura ezagutuko ditugu, baita gure herritarren eguneroko bizitzarekin eta ohiturekin duten lotura ere. Izen ematea: [...]
Informazio gehiagoAma-Alu-Lur (sorgin baten ametsak) Intujai teatro Helduentzako umorezko antzezlana. Benetazko aurkikuntza batetan oinarrituta. (2017ko uztailean, Errenteriako Aitzbitarte IV kobazuloan, paleolito garaiko margoak aurkitu zituzten. Horien artean, lehenengoz Euskal Erkidegoan, aluak aurkitu zituzten hormetan margotuta... https://www.diariovasco.com/culturas/halladas-nuevas-pinturas-20170710131033-nt.html) Sinopsia: Espek eta Leok, bi espeleo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten [...]
Informazio gehiagoGreen Book Kulturguneko zuhaitz artean zineaz gozatzeko aukera.
Informazio gehiagoIkastaro berriak urrian! Emakumea eta kirola Yoga familian Antzerki ikastaroa (8-16 urte) Informazio gehiago: https://uhagon.com/ikastaroak/
Informazio gehiago"AIOKO" (Zurrunka teatro) Aioko irlako biztanleak ez ziren ohartu aniztasunak izan dezakeen balioaz. Aspaldi irla alai bat izateari utzi ziola eta orain iluntasuna haien bihotzen jabe zen. Bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu istorio honen protagonistak. Haien bitartez ezagutuko ditugu haien herriko komunikazio eta zaintza arazoak. Bidaia fantastikoa izango da, non [...]
Informazio gehiagoITZAL TITERE TAILERRA (Zurrunka teatro) Laborategi didaktiko eta dibertigarri honetan, haurrek, euren kabuz eta eskura dituzten materialak erabiliz, elementu desberdinak sortuko dituzte. Ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izango dute. Materialekin, formekin, argiarekin eta itzalekin jolastuko dute. Haurren irudimen, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera ezin hobea eskaintzen du tailer honek. Tailerraren gidariak: Zurrunka teatro [...]
Informazio gehiagoMargolaria (The Painter) 20.30ean pelikula proiektatuko da Uhagon kulturguneko terrazan, aire librean, doan. Ondoren, solasaldi musikatua Oier Aranzabal (zuzendaria) eta Mikel Urdangarinekin. Sinopsia: Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, [...]
Informazio gehiagoIkastaroak 2019/2020 Umeentzat: Dantza hastapena (+4 urte). Astelehenak 17.00-17.45 Dantza klasikoa, ballet (+7 urte). Astelehenak 17.45-19.00 edo ostegunak (ordua zehazteke) Dantza garaikidea, mugimendua eta gorputz adierazpena (+7 urte). Ostegunak 17.00-18.00 Dantza modernoa (hip hop, funky...) + 6 urte. Astelehenak edo asteazkenak (ordutegiak adinen arabera, irailaren 27rako) Antzeri ikastaroa +8 urte (eguna eta ordutegia zehazteko) [...]
Informazio gehiago“Cajita de música” Ana Capilla konpainia Kutxatila koloretsuaren barruan bizi den dantzaria kanpora atera da. Musikazko bere mundua erakutsi nahirik, txangoa egitera eramango gaitu, musika klasikoan hasi eta rock and rolleraino. Unibertso horrek akatsik gabea dirudi harik eta, kutxatila soinurik gabe, “mutu”, geratzen den arte. Lortuko ote du, adiskideen laguntzaz, musikaren egiazko sorlekua aurkitzea. [...]
Informazio gehiagoEreregiz Doinuak (Harriak 2019) HARRIAK, arte garaikideko programa bat da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena. Programa honen baitan, Markina-Xemeingo leku desberdinetan ekimen desberdinak ikusteko aukera izango dugu uztailaren 27an, "Ereregiz Doinuak" izenburupean: Ereregiz Doinuak lanean, herri-kultura eta folkloretik abiatzen dira artistak, lurralde berriak arakatzeko; batzuetan, ageri-agerian eta beste batzuetan keinu [...]
Informazio gehiagoHaizea Martiartu Quartet Folketik Jazzera
Informazio gehiagoGhost Number & His Tipsy Gypsies www.ghostnumber.net
Informazio gehiagoBroken Brothers Brass Band
Informazio gehiagoTopa! (Kukai Dantza & Brodas Bros) Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen [...]
Informazio gehiagoBurdina eta abotsa (Joseba Gotzon) Musikan, ahotseane ta bereziki zortzikoteetan inspiratutako burdinezko piezen erakusketa. http://josebagotzon.com/eu/jgfeart-zortzibilduma/
Informazio gehiagoAfro dantza garaikidea Ikastaro honetan mugimendu eta erritmo afrikarren bitartez gorputz kontzientzia eta adierazpena landuko dira. Dantza afrikarra, dantza garikidea, gorputz adierazpen jolasak, ahotsa eta kantua tresna gista erabiliko dira. Hastapen ikastaroa da, afrikar dantza-energia bizitzara hurbilpen gisa. Gidaria: Ikerne Mendieta (dantzaria, irakaslea, psikopedagogoa eta arteterapeuta) Ordutegia: 11:00-14:00 Izen ematea: Uhagon kulturgunean uztailaren 4rako. 946166303 kulturgunea@uhagon.com Ordainketa: 30€. Uhagoneko [...]
Informazio gehiagoDantza garaikidea: mugimendua eta gorputz kontzientzia Ikastaro honetan gorputz hizkuntzaren bidez barne mundua adierazteko gaitasuna landuko da, horretarako, elkarrekin osagarriak diren tresna desberdinak erabiliko ditugu: dantza garaikidea, dantza antzerkia, kontakt inprobisazioa, mugimendu somatikoa, inprobisazioa eta yoga Gidaria: Ikerne Mendieta (dantzaria, irakaslea, psikopedagogoa eta arteterapeuta) Ordutegia: 11:00-14:00 Izen ematea: Uhagon kulturgunean uztailaren 4rako. 946166303 kulturgunea@uhagon.com Ordainketa: [...]
Informazio gehiagoHorman erlojua duen etxea Uhagoneko zuhaitz artean zinemaz gozatzeko aukera. "The House With a Clock in its Walls" 1973an John Bellairsek idatzi eta Edward Goreyk ilustratu zuen haurrentzako klasikoan oinarrituta. Sinopsia: Fantasiaz eta magiaz beteriko abentura hau 10 urteko Lewis (Owen Vaccaro) mutikoa bere osaba Jonathanen (Jack Black) etxe zahar eta misteriotsura doanean hasiko [...]
Informazio gehiagoOihal eta trapezio erakustaldia Oihal eta trapezio ikastaroan urtean zehar ikasitakoaren erakustaldia, Uhagon kulturgunean
Informazio gehiago