Ekitaldiak kargatzen

Idazlan laburren lehiaketa

Non: Noiz: 2020/05/08 - 10:00 - 2020/05/29 - 14:00

Idazlan laburren lehiaketa

  • Gaia: “Etxean: nola bizi duzu egoera hau?”
  • Lehiaketa hiru mailatan banatuko da:
    • 8-11 urte (8 urte aurten beteta edo beteko dituztenak)
    • 12-16 urte
    • 16 urte baino gehiagokoak, adin mugarik gabe, nagusiak ere bai
  • Hitz kopurua:
    • 8-11 urte: gutxienez 60 hitz eta gehienez 100 hitz
    • Gainerako mailetan: gutxienez 100 hitz eta gehienez 250 hitz
  • Lan bakoitza izengoiti batekin sinatu beharko da.
  • Beste dokumentu batean egilearen datuak adieraziko dira: izen-abizenak, adina, telefono zenbakia eta zein izengoitirekin sinatu duen lana.
  • Lanak eta datuak helbide honetara bidaliko dira maiatzaren 29rako: kulturgunea@uhagon.com
  • Sariak: kategoria bakoitzean saritu bakarra egongo da. Markina-Xemeinen itxita egon diren komertzioetan gastatzeko 75€ko bono bana emango zaie eta opari bat.
  • Saridunak ekainaren 15ean jakinaraziko dira
  • Lan guztiak koadernatuko ditugu eta bizi dugun egoeraren testigantza izango den liburua osatuko dugu
  • Informazio gehiago: 946166303  640290964  kulturgunea@uhagon.com