Ekitaldiak kargatzen

Sagutxo tuntuna

Non: Noiz: 2020/03/27 - 11:00 - 11:30

Sagutxo tuntuna

“Eskolatik antzerkiara!” lelopean, herriko ikastetxe bietako 2 – 6 urte bitarteko umeak hurbilduko dira Uhagonera, ikuskizun honetaz gozatzera.

Istorioa Errusiako etxalde batean gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenean. Denak logura dira eta Sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean, baina honek ez du lokartzeko gogorik eta Sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten.

  • Ekoizpena: Loraldia kultur elkartea
  • Musika: Dmitri Shostakovich.
  • Istorioa: Samuil Marshak.
  • Zuzendaritza artistikoa: Maider López.
  • Zuzendaritza eszenikoa: Elena Bezanilla.
  • Gidoia: Juan Kruz Igerabide.
  • Musikariak : Carmen Martinez, Izadi Velez de Mendizabal, Elena Arbonies, Maider Lòpez. (Biola, fagota, klarinetea, flauta
  • Aktoresa: Ainhoa Pineda.
  • Dantzaria: Inalvis Echevarria.
  • Txotxongiloa: Anita Maravillas