
Egondakoak
Ekitaldiak zerrenda nabigazioa
"LEO MINAX (laukotea)" Leo Minax brasildar musikaria Uhagonera dator urriaren 4an, bere azken konposizioak aurkeztera. Berarekin izango dira Borja Barrueta bateria-jotzailea, Germán Kucich pianista eta Darío Guibert kontrabaxua; Jazzaren eszenako hiru musikari nabarmen. Minax bere belaunaldiko Brasilgo kantautore eta konpositore interesgarrienetako bat da. Madrilen bizi da urte askoan, eta hamaika disko argitaratu ditu Espainian, [...]
Informazio gehiago"EZAGUTZAK ETA TRANSMISIOA GENERO IKUSPUNTUTIK" MAHAI INGURUA Mahai-inguru honetan, tradizioz gizonen esparruari lotuta dauden lanbideetan emakumeek duten ezagutza eta zeregina ikusaraztea proposatzen da, baita jakintza horiek transmititzen eta zaintzen egiten duten lana ere. Buztingintza eta Eltzegintzako Euskal Zeramika Museoko zuzendariak, Blanca Gómez de Segura eta Leire Milikua agroekologian eta berdintasunean aditua den arkitekto eta [...]
Informazio gehiago"CAOS NORMATIVO" HITZALDIA (gazteleraz) Hitzaldi honetan, kultura-ondarearen funtzionaltasunari eta haren ustiapenari lotutako interes ekonomikoei buruzko gogoeta egingo da, kultura-ondasunen babesa eta merkatu-gizartearen dinamikak bizikide diren testuinguru batean. Ondare horren bakartasunaren eta paregabekotasunaren eta gaur egungo erabileren arteko oreka delikatuaren ingurukoa izango da eztabaida. Errealitate konplexua da, eta egungo araudi- eta administraziosareak konplexuago bihurtzen du. [...]
Informazio gehiago"BAGA ALA EZ GA?" Komedia bat bi emakumerentzat Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarria “Ezkontza egunean senargaia desagertzen denean, emaztegaia eta amaginarreba bakarrik geratuko dira, eta urteetan ezkutuan egon diren zauri guztiak lehertuko dira.” sarrera: 7€ / 5€ (bazkideek) SINOPSIA Txominen eta Lararen ezkontza zibila ospatzear dago. Baina senargaia ez da agertzen, eta ospakizunaren dekorazioa [...]
Informazio gehiago"BI AHO EZEZAGUN" Andoni Zamora Txakartegi, Alex Reynolds, Elba Martínez, Lur Olaizola eta Zine Lab artisten ibilbide zirkularra. HARRIAK programaren barruan, Euskal Herriko udalerrietan bitartekaritza, erakusketa eta dibulgazio artistikorako espazio berriak sortzera bideratutako arte garaikideko programa.
Informazio gehiago"SUPER 8 Z/B itzulgarri filmazio tailerra" Super 8an filmatu, errebelatu eta proiektatu. Super 8aren sormen-aukerak aztertuko ditugu, funtzio guztiak sakon ulertzeaz gain, filmaketa kolektibo bat eginez. Kamerako eta laborategiko emultsio mota desberdinei buruz hitz egingo dugu, eta, azkenik, prozesu itzulgarrian zentratuko gara. Horri esker, funtzionamendu fotokimikoan sakondu ahal izango dugu, eta, gainera, gure filma [...]
Informazio gehiago"BEHI BI BLUES" Irailaren 6 eguerdian Behi Bi Blues bikoa Domeka Musikatuetan ariko da Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen. Emanaldia 13.00etan hasiko da. 2013an sortutako euskal blues musika bikotea hau, herrian apopillo hartu dugun Gaizka Azkaratek (Soraluze) eta Unai Azkaratek “Azkaiter Pelox” (Bergara) osatua. Gitarra, ahotsa eta aho-soinua (harmonika) uztartzen dituzte formatu txikian, eta beren abestietan [...]
Informazio gehiago"BABOOM" Xabi Larrea Baboom! irudimenaren, gizatasunaren eta aldaketaren oihu poetiko bat da. Sormen musikala: Pablo Fdez. Arrieta
Informazio gehiago"D'CAPRICHO" Domeka musikatuen baitan, herrian sobera ezaguna den D'CAPRICHO bikote Kubatarra izango dugu Kulturguneko terrazako arbolen gerizpetan. Elkartasun keinu bat itsasoaren beste aldetik.
Informazio gehiago"ARIMA SOUL QUINTET" Arima Soul 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunza, artistikoki "Makala" bezela ezaguna eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak, Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uzatartzen ditu. "A CONTRA BLUES" Bartzelonako A Contra Blues taldea erreferente bihurtu da, bai nazio mailan, bai nazioartean, eszenan duen energiagatik eta musika-kalitateagatik. Aurten [...]
Informazio gehiago"NHIL" Kontzertu koloretsu eta xarmantgarria eskeiniko digu Aretxabaletako talde honek. Pop-soul sofistikatua. "ERROMINTXELAK" Arrasaten sortua, Swing tradizionala eta euskara uztartzeko ideiarekin jaio ziren. Erromintxelak zera da, hemengo eta oraingo musika, soinu kaletar dotore eta bizidunak garai bateko zapore apur batekin, presarik eta premiarik ez zegoen garaikoa.
Informazio gehiago"Sukaldari bila gabiltza!" Gure kulturguneko tabernan aldaketak datoz eta gure proiektuaren parte izateko sukaldari bila gabiltza. Horrez gain, lan-poltsa osatzea ere bada gure asmoa, aurrera begira sor daitezkeen beharrei erantzuteko. Zer bilatzen dugu? Sukaldaritzan esperientzia izatea, bereziki taberna edo ostalaritza arloan. Plater berriak sortzeko eta karta garatzeko ekimena eta sormena. Kalitatezko produktua eskaintzeko eta [...]
Informazio gehiago"JANIRE ATXURRA" Bakarrizketa / doan Janire Atxurra Aulestiakoa da, eta Tiktoken bere bizi esperientzia batzuk kontatzen ditu. Umore handiz, gertatu zaizkion gauza surrealistak kontatuko dizkigu.
Informazio gehiago"OIHAL ETA TRAPEZIO-IKASLEEN ERAKUSTALDIA" Oihal-eta trapezio-ikasleen erakustaldia lorategian.
Informazio gehiago"SORMEN LANTETIA" Uhagonen Ordua: 11:00 - 12:30 Norentzat: 4 urtetik aurrera Izen-ematea: 646799026
Informazio gehiago"DANTZA-IKASLEEN ERAKUSTALDIA" Dantza hastapena, dantza tailerra eta dantza modernoaren erakustalida lorategian.
Informazio gehiago"SORMEN LANTEGIKO-IKASLEEN ERAKUSKETA" Sormen lantegiko ikasturte amaierako erakusketa Uhagoneko erakusketa-gelan.
Informazio gehiago"ANTZERKI-IKASLEEN ERAKUSTALDIA "ALPARGATA"" Antzerki-ikasleen kurtso amaierako emanaldia. Eguraldi txarra egiten badu... bertan behera geldituko da.
Informazio gehiago"AZKENA ETA BAGOAZ" Trapu Zaharra Kale antzerkiko aktore batek ordu txikietan Areto Antzokian zortea probatzea erabakitzen du. Bere helburua lortzeko, antzerki klasikoko aktore batekin elkartuko da, eta obra berri bat muntatuko du: Bost ordu Mario gabe
Informazio gehiago"SORMEN LANTEGIA" REP Ordua: 11:00 / 12:30 Norentzat: 4 urtetik aurrera Izen-ematea: 646799026
Informazio gehiago"DANTZA IOI Haatik dantza-konpainia" Kalerako proposamen bat, non soinua den protagonista. Dantzarien eskuetan dauden bozgorailuek, musikakoak eta ahotsak, espazioa zeharkatzen dute eta elkartzeko eta ospatzeko leku bihurtzen dute. Euria egiten badu, plazaberripean.
Informazio gehiago


















