Sukaldari bila gabiltza!
Non: Noiz: 2026/07/14 - 00:00 - 2026/07/28 - 00:00
“Sukaldari bila gabiltza!”
Gure kulturguneko tabernan aldaketak datoz eta gure proiektuaren parte izateko sukaldari bila gabiltza. Horrez gain, lan-poltsa osatzea ere bada gure asmoa, aurrera begira sor daitezkeen beharrei erantzuteko.
Zer bilatzen dugu?
- Sukaldaritzan esperientzia izatea, bereziki taberna edo ostalaritza arloan.
- Plater berriak sortzeko eta karta garatzeko ekimena eta sormena.
- Kalitatezko produktua eskaintzeko eta aurkezpena lantzeko interesa.
- Antolaketa ona, garbitasuna eta elikagaien segurtasun arauak errespetatzea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna eta jarrera positiboa.
- Jarrera ekintzailea, arduratsua eta harremanetarako gaitasuna.
- Eguneroko zerbitzuaren erritmoari egokitzeko ahalmena.
- Euskaraz moldatzeko gaitasuna eta kulturarekiko sentsibilitatea.
- Asteburuetan eta ekitaldietan lan egiteko prestutasuna.
Zer eskaintzen dugu?
- Jardun erdiko lanaldia, urtean 11.861,02 €-ko soldata gordinarekin, 12 ordainsaritan banatuta.
- Giro atsegin, hurbil eta euskalduna, talde kohesionatu batean lan egiteko aukera.
- Proiektu gastronomiko baten parte izateko aukera, zure ideiak eta ekarpenak garatzeko.
- Talde dinamiko eta motibatu batean lan egiteko aukera.
- Lan-poltsan sartzea, etorkizuneko kontratazio eta deialdietan kontuan hartua izateko.
Nola eman izena?
Interesa baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: uhagonkultura@gmail.com edo tabernara ekarri.
Entregatzeko epealdia uztailaren 14tik 28ra.