BAGA ALA EZ GA?
“BAGA ALA EZ GA?”
Komedia bat bi emakumerentzat
Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarria
“Ezkontza egunean senargaia desagertzen denean, emaztegaia eta amaginarreba bakarrik geratuko dira, eta urteetan ezkutuan egon diren zauri guztiak lehertuko dira.”
sarrera: 7€ / 5€ (bazkideek)
SINOPSIA
Txominen eta Lararen ezkontza zibila ospatzear dago. Baina senargaia ez da agertzen, eta ospakizunaren dekorazioa erabat aldatu du norbaitek.
Nork? Miren Jonek, Txominen amak.
Bere semearen ezkontza “pixka bat zuzentzeko” asmoz, Miren Jonek ekitaldia bere gustura moldatu du: patrozinatzaile faltsuak, ikur politikoak, irudi erlijiosoak eta ezkontzaren inguruko bere ideia tradizionalak inposatuz. Lara iristen denean, ordea, bere amesgaiztorik handiena aurkituko du: bere ezkontza ez dela jada berak antolatu zuena.
Senargaia agertu arte itxaron beharrean, bi emakumeak aurrez aurre geratuko dira. Bata, ama kontserbadore, manipulatzaile eta itxuraz adeitsua; bestea, askea, independentea eta pazientzia galtzeko zorian dagoena. Ezkontzaren atzerapenak aurrera egin ahala, familiaren, tradizioaren, amatasunaren, identitatearen eta maitasunaren inguruko zauri, beldur eta kontraesan guztiak azaleratuko dira.
Umore zorrotzaren eta egoera absurdoen bidez, “Baga ala ez ga?” antzezlanak galdera bera egiten die pertsonaiei eta ikusleei: zenbat gara benetan geu, eta zenbat besteek gugandik espero dutena?
Komedia basatia, samurra eta oso gertukoa, bi emakumeren arteko borroka dibertigarri bezain gizatiarra.