Ekitaldiak kargatzen

Itzal titere tailerra (Zurrunka teatro)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/10/05 - 11:30 - 13:00

ITZAL TITERE TAILERRA (Zurrunka teatro)

Laborategi didaktiko eta dibertigarri honetan, haurrek, euren kabuz eta eskura dituzten materialak erabiliz, elementu desberdinak sortuko dituzte. Ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izango dute. Materialekin, formekin, argiarekin eta itzalekin jolastuko dute.

Haurren irudimen, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera ezin hobea eskaintzen du tailer honek.

Tailerraren gidariak: Zurrunka teatro

Nori zuzenduta: 5 urtetik aurrerako umeei

Ordutegia: 11.30etatik 13.00etara

Izen ematea: Uhagonen, urriaren 2rako. 946166303 640290964 kulturgunea@uhagon.com

Doan.

https://zurrunkateatro.com/