Ekitaldiak kargatzen

“Aioko” (Zurrunka teatro)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/10/05 - 17:30 - 18:30

“AIOKO” (Zurrunka teatro)

Aioko irlako biztanleak ez ziren ohartu aniztasunak izan dezakeen balioaz. Aspaldi irla alai bat izateari utzi ziola eta orain iluntasuna haien bihotzen jabe zen.

Bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu istorio honen protagonistak. Haien bitartez ezagutuko ditugu haien herriko komunikazio eta zaintza arazoak. Bidaia fantastikoa izango da, non abenturak, emozioak, sorpresak, Genioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko ditugun.

4 urtetik gorako umeei zuzendutako antzezlana.

Itzal antzerkia.

https://zurrunkateatro.com/