Ekitaldiak kargatzen

Irati Bilbao

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2023/07/21 - 19:30 - 20:30

Irati Bilbao

Irati Bilbao abeslari bizkaitarraren lehen proiektu pertsonala dugu hau, MUSIKENE Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxean kide izandako lau musikarirekin batera sortutakoa.

Jazzaren oinarri tradizionaletatik abiatuz musika honen proposamen garaikideetaraino hurbiltzen den proiektua da, zenbaitetan pop edo beste musika estilo batzuekin loturak ezarriz baita.

Konposaketa eta moldaketa pertsonalez josia dago beraien lehen diska, “Begin” (Errabal – 2020), hitz propio, detaile eta arimaz betea.

Taldekideak:

Irati bilbao (Ahotsa, hitzak eta musika)

Mikel Nuñez (pianoa)

Jon Carranza (baxua)

Aitor Bravo (Bateria)

https://www.iratibilbao.com/