Ekitaldiak kargatzen

A Contra Blues

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2023/07/20 - 19:30 - 20:30

A Contra Blues

“A Contra Blues” boskote kataluniarrak Europako rock-blues talde garrantzitsuenen artean lekua egin du. Horren erakusle dira lortu dituzten hainbat sari, European Blues Challenge ospetsua, adibidez, Estatuan eta nazioartean 15 urteko etenik gabeko ibilbidea eta publikatu dituzten 7 disko.

Taldearen 15. urteurrena ospatzeko biran dabiltza eta Markina-Xemeingoa izango da bira horren baitan Euskal Herrian uda honetan emango duten kontzertu bakarra. Zuzeneko benetan indartsua eskaintzen dute.

Taldekideak:

Alberto Noel Calvillo – Gitarra elektrikoa eta koroak
Héctor Martín – Gitarra elektrikoa eta koroak
Joan Vigo – Kontrabaxua eta baxua.
Víctor López – Bateria
Jonathan Herrero – Ahotsa eta gitarra.

http://acontrablues.com/