Ekitaldiak kargatzen

“Habia”

Non: Arretxinagako ermita Noiz: 2022/12/30 - 19:00 - 20:00

“Habia”

Hiru hari eta hiru ahots batera. Tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak jotzen dituzte eta taldearen musika entzutean mundua mugimenduan eta jendeen soinua hurbiletik sentitzen dugu. Kafira batean bagina bezala, amaren besoetan lokartzen ginelarik bezala. Egoera biziki berezi horretan gizadiaren barnatasunean murgiltzeko.

Animalia naiz eta da hirukote honen lehen lana, 2021ean argitaratua.

Elena Haira: biola, ahotsa

Amaia Hiriart: txeloa, ahotsa

Maia Iribarne Olhagarai: biolina, ahotsa

Zuzendaritza artistikoa : Kristof Hiriart – LagunArte konpainia

Oharrak:

Kontzertua Arretxinagako Ermita berezian izango da.

Sarrera librea, aforoa bete arte. Berogailua egongo da.