Ekitaldiak kargatzen

“FutbolisTOK” Zuhaitz Gurrutxaga

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2023/01/07 - 19:00 - 20:00

“FutbolisTOK” Zuhaitz Gurrutxaga

Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu.

Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten Konfidentziak, bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.

Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitzegingo digu.

Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu Zuhaitzek, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.

Sarrera: 8€
Aurrez salgai udaletxeko kutxazainean, abenduaren 16tik aurrera. (kutxazaina: 08:15-20:00 astelehenetik zapatura)
Agortzen ez badira, egunean bertan, 18:00etatik aurrera Uhagonen.

Aforo mugatua.