Ekitaldiak kargatzen

“Dantza-jantzietan barrena” Erakusketa gidatua

Non: Noiz: 2019/10/26 - 11:00 - 12:30

“Dantza-jantzietan barrena”

Zerutxu dantza taldeko hainbat jantzi egongo dira ikusgai herriko zenbait erakusleihotan. Ibilbide gidatua egingo dugu, erakusleihoz erakusleiho, jantzi horiek ikusi eta beraien atzean dagoen historia ezagutzeko

Bordatu eta oihal ederrak miretsiko ditugu eta dantza bakoitzaren historia eta esangura ezagutuko ditugu, baita gure herritarren eguneroko bizitzarekin eta ohiturekin duten lotura ere.

Izen ematea: 946166303 – 640290964

Ibilbidearen hasiera: 11:00etan, Goiko portalean

Kopuru mugatua.

Ondarearen Europar Jardunaldiak 2019