Ekitaldiak kargatzen

Ama-Alu-Lur (Intujai teatro)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/10/19 - 20:00 - 21:00

Ama-Alu-Lur (sorgin baten ametsak) Intujai teatro

Helduentzako umorezko antzezlana.
Benetazko aurkikuntza batetan oinarrituta. (2017ko uztailean, Errenteriako Aitzbitarte IV kobazuloan, paleolito garaiko margoak aurkitu zituzten. Horien artean, lehenengoz Euskal Erkidegoan, aluak aurkitu zituzten hormetan margotuta… https://www.diariovasco.com/culturas/halladas-nuevas-pinturas-20170710131033-nt.html)

Sinopsia:
Espek eta Leok, bi espeleo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan.
Baina orduan… Aurreratu, ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?

Aktoreak: Bea Larrañaga eta Itziar Saenz de Ojer
Zuzendaritza: May Gorostiaga
Iraupena: 60 min.

Donostiako Poltsiko Sorkuntza 2019 sariaren irabazlea

Benetazko aurkikuntza batean oinarrituta (2017ko uztailean, Zestoako Aitzbitarte IV haitzuloan, aluak aurkitu ziren hormetan margotuta.