Ekitaldiak kargatzen

Zazpi senideko (Axut!

Non: UNI frontoian Noiz: 2018/11/10 - 19:00 - 20:00

ZAZPI SENIDEKO  (AXUT! Artedrama – Le Petit Théâtre de pain)

Sinopsia: Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta Eñaut Castagnetekin idatzia.

Zuzendaria: Ander Lipus

Aktoreak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs

http://www.artedrama.com/antzezlanak.html#zazpisenideko