Ekitaldiak kargatzen

“Yijaaa!” (Goitibera konpainia)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2021/09/24 - 18:00 - 19:00

BERTAN BEHERA geratu da!!

“Yijaaa!!!” (Goitibera konpainia)

Aristides Smith abenturazale ospetsuak eta Giovanni Cannoli bere laguntzaileak, euren azken balentriaren kontakizuna dakarkigute: Munduko tontorrik gorenerako igoera eta bertatik egindako jauzia.

Asmakizunak, musika eta irudimenaren bitartez, ikusleek Steam Punk itxurako unibertso burugabe batera bidaiatuko dute, bi izaki bitxi hauen abenturan parte hartuz.

Familiei zuzendutako kale ikuskizuna

Gidoia eta zuzendaritza: GOITIBERA

Kanpo begirada: Aitor Basauri

Antzezleak: Ander Basaldua, Saioa Iribarren

Hizkuntza: testurik gabe

Iraupena: 50 min

Sarrera: Doan, baina aforoa mugatua denez gonbidapena jaso udaletxeko kutxazainean, irailaren 20tik aurrera.