Ekitaldiak kargatzen

Urpekakariak SARRERAK AGORTUTA!!

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2020/10/03 - 17:30 - 18:30

Urpekakariak  SARRERAK AGORTUTA!!

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira.

Murgilaldian zehar etengabe egingo dute topo beren gorputzekin; bakoitzak berearekin nola, lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak… Askotariko sentsazioak izango dituzte eta lantzean gogoeta txiki bat egiteko aukera emango die sentitu eta ikusten ari diren guztiak.

Hain justu horixe da proiektu honen xedea: modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitateez, genero-rolez… hausnar dezaten zirikatzea.

Gidoia: Ane Labaka eta Miren Amuriza

Aktoreak: Aissa Intsausti eta Eneko Arrate

Oharrak:

  • Edukiera mugatua
  • Sarrerak aurrez erosi behar dira Udaletxeko harrerako kutxazain automatikoan (irailaren 28tik aurrera, 8:30-20:00. Emanaldi egunean, 15:00ak arte)
  • Sarrera: 3€, bazkideak doan.
  • Eguraldi txarra balego, plazabarripean izango da