Ekitaldiak kargatzen

Tribute to the great ladies of jazz

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2023/06/03 - 19:00 - 20:00

Tribute to the great ladies of jazz (Joshua Endelman & Anita Gasti)

Jazzaren mundua gizonezkoena izan da batez ere, betidanik. Hala ere, eszenatokietan euren lekua egitea lortu zuten talentuz betetako emakume disdiratsu eta borrokalarien historia eder bat ere badago. Euretako batzuk instrumentistak izan dira, beste batzuk abeslariak eta guzti horiek izan dira proiektu hau burutzeko inspirazio iturri.

Doris Day, Julie Andrews, Anita Ellis, Janis Ian, Anita O´Day, Veronica Bennet edo Etta James bezalako abeslari eta aktoreak eta, nola ez,  jazzaren diba handiak izan diren Dinah Washington, Abby Lincoln, Ella Fitzgerald, Sarah Vaughan edo Billie Holiday handia.

Joshua Edelman. Pianoa eta zuzendaritza
Anita Gasti. Ahotsa
Eric Surmenian. Kontrabaxua

Gonbidatuak:
Julen Edelman. Kontrabaxua eta pianoa
Ander Edelman. Kontrabaxua eta pianoa

Eguraldi onarekin, kontzertua uhagoneko terrazan izango da. Euria balego, barruan.

Sarrera librea.