Ekitaldiak kargatzen

Ruper Ordorika “Bakarka”

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/12/28 - 19:00 - 20:30

Ruper

“Bakarka”

Bakarkako lan berri hau ahots eta gitarraren laguntza finarekin soilik moldatua da. Azken urteotan Ruper Ordorikak zuzeneko emanaldietan jorratu duen esperientzia gustagarriaren ondorio da, horrelako kontzertuetan giro ezin aproposagoa sortzen baita kantuaren jario naturalaz ohartzeko; eta kantuek, bailaratik behera bere bidea irekitzen doazen errekastoak balira bezala, tematsu egiten dute aurrera, euren oihartzunarekin gure mundu txikia biltzen dutela.

Sarrerak aurrez salgai Uhagon kulturgunean, abenduaren 9tik aurrera