Ekitaldiak kargatzen

PORTO

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2018/02/17 - 19:00 - 20:00

PORTO

Harkaitz Cano, Maite Arroitajauregi( Mursego)

Kantua eta spoken poetry jeneroak nahastuz, Maite Arroitajauregi “Mursego” eta Harkaitz Canoren arteko elkarlan hordigarri hau, 2015eko Zarauzko Literaturian estreinatu zen.

Estimulante legaletan onartuenetakoa da gure artean ardoa. Harreman sozialak sustatu eta pizteko bitartekoa, adikzio galgarria, horditasun gozoa, ahazturaren senidea… Ikuspegi eta ertz ezberdin askotatik begira dakioke. Baco jainkoarengandik hasi eta gaurdaino, poeten inspirazioarekin ere lotu izan da sarri. PORTO emanaldia ardoaren gaia aitzakia hartuta gure gaur egungo bizitzari egindako hurbilpen liriko eta umoretsua da. Horretarako, Fernando Pessoa, Rafa Berrio eta beste hainbat egileren testuetan oinarrituta ondutako kantu eta poemak dakartza, emanaldirako espreski prestatutako konposizioekin batera eta Mursegok ohikoa duen inprobisazio ahalmena lagun.

In vino veritas dio esaera zaharrak. Baina, umorerik gabe, zertarako balio du egiak?

Bertso berriak uzta oneko ardoari jarriak.

Sarrera 3€, bazkideak doan. (Sarrerarekin ardo kopa bat opari)