Ekitaldiak kargatzen

Piztu! emakumeON energia

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2022/07/08 - 18:00 - 19:00

“Piztu! emakumeON energia” (Eidabe)

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi antzezleek dena hankazgora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu.

Iraupena: 50 min.

Euria eginez gero, Plazabarripean izango da.