Ekitaldiak kargatzen

Oihalezko teilatua (J. Pablo Arriaga – Garazi Etxaburu)

Non: Zelaian Noiz: 2020/06/20 - 22:30 - 23:00

OIHALEZKO TEILATUA (Jose Pablo Arriaga – Garazi Etxaburu)

Eskultura eta dantza uztartzen dituen performance artistikoa

Jose Pablo Arriagaren argazkietan oihalen azpiko bizitza islatzen da. Konfinamenduan, bertako pertsonek sentitutakoa: mina, hotza poza… mugimendua.

Toldo zuriak memoriadun azal fin eta hauskorra irudikatzen du. Dantzaren bitartez bizipen guztiak ikuslearengana hurbilduko ditu Garazi Etxaburu dantzariak.

Sarrera: 5€. bazkieak 3€

– Sarrerak aurretik erosi behar dira. Markina-Xemeingo udaletxeko harrerako makinan (ordutegia 8:15-20:00) edo Ondarroan, Kurike dendan.
– Noiz eros daitezke: Ekainaren 8tik 19ra arte (edo sarrerak bukatu arte)
– Aforoa mugatua izango da eta behin sarrerak amaitutakoan, ezingo dira gehiago saldu
– Eguraldi txarra balego, emanaldia ekainaren 27ra atzeratuko litzateke. Ekainaren 20ko sarrerek, balioko dute 27rako. Sarrera erosita izan eta 27an ezingo bazenu etorri, deitu 640 290 964 telefonora, hilaren 26a baino lehen.