Ekitaldiak kargatzen

Neguari ongi etorri azoka

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/12/22 - 11:00 - 14:00

III. Neguari ongi etorri azoka 2019

Familiei zuzendutako azokatxo bat egongo da kulturguneko kanpokaldean, 11.00etatik 14.00etara.

11.00 Azokaren irekiera antzeztua. Ondoren, tailerrak:

  • Zeramika tailerra (11.30 – 13.30): Familian, buztinarekin jolasteko txokoa zabalik egongo da 11.30etatik 13.30etara
  • Ogia egiteko tailerra (12.00-13.00): Beti Jai jubilatuen elkartekoek, Tremes ogia zelan egiten dan azalduko digute. Ogi hau, gure aiton amonek baserrietan egin eta jan ohi zuten baina gaur egun ia inork ez dugu ezagutzen…

Goiz guztian zehar: etxabereen erakusketa, gaztain erreak, toka jolasa eta bola tokia zabalik

Oharrak:

  • Eguraldiak ez badu laguntzen, tailerrak barruan egingo dira.
  • Tailerretan parte hartzeko ez dago aurrez izenik eman beharrik