Ekitaldiak kargatzen

Meri, Mari eta Lari

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2021/06/05 - 17:30 - 18:30

Meri, Mari eta Lari

Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Zergatik mugatu bi aukera horietara? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.

Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizun hau  umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

Fitxa

  • Gidoia: Galder Perez
  • Sorkuntza eta antzezleak: Maria Urcelay, Yogurinha Borova
  • Jantziak: Miguel Biurrun
  • Musika: Yogurinha Borova
  • Iraupena: 50 minutu

Oharrak:

  • Sarrera doan, baina aforoa mugatua denez, gonbidapenak jaso behar dira aurretiaz udaletxeko harrerako kutxazainean.
  • Maiatzaren 31tik aurrera egongo dira eskuragarri, agortu arte.
  • Eguraldi onarekin, uhagoneko lorategian. Txarrarekin, plazabarripean.

Antolatzaileak: Guraso elkartea eta Uhagon kulturgunea

Informazio gehiago: hemen