Ekitaldiak kargatzen

Maite Larburu

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2021/04/24 - 19:00 - 20:00

Maite Larburu

Maite musikari polifazetikoa da.  Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan “Nicanor Zabaleta” sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis… etab.

Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra: musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenez, hiru diska plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi neighbor bikotearen izenpean eta azkena (Hezurren Azpian), bere lehendabiziko bakarkakoa.

Gurean aurkeztuko duen lan honek 2020ko Musika bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean eta 2020ko musika independientearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean. 

Zuzenekoan, beste musikari handi birekin ariko da:

Maite Larburu: ahotsa, gitarrak, biolina

Karlos Arancegui: bateria

Carlos Taroncher: klarinete baxua

info+: hemen

Sarrerak: 5€, bazkideak 3€

Aurrez salgai udaletxeko herritarren kutxazainean (8:15-20:00), apirilaren 19tik aurrera