LAU TEILA Jose Pablo Arriaga
Non: Esperantza aretoan Noiz: 2026/11/05 - 18:30
“LAU TEILA”
LAU TEILA Jose Pablo Arriaga eskultorearen proiektu artistikoa da. Ia urtebeteko itsas bidaia batean garatu zen: Bizkaia belaontzia Mutrikutik abiatu zen, eta Atlantikoan eta Karibean 8.500 itsas milia baino gehiago egin zituen.
Bidaian nabigazioa, familiarekin bizitako esperientziak, beste kultura batzuekiko topaketak eta sorkuntza artistikoa uztartu ziren.
Proiektuak mugimendua, memoria eta itsasoarekiko lotura ditu ardatz, baita bizitako esperientziek pertsonengan eragiten duten eraldaketa ere. Buztin-itxuraz margotutako egurrezko teilak bidaian eraman genituen, topaketaren, kidetasunaren eta harreraren sinbolo gisa.