Ekitaldiak kargatzen

Kontu Kontzertua (Nerea Ariznabarreta Mariano Hurtado)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2021/05/15 - 17:00 - 18:30

Kontukontzertua (Nerea Ariznabarreta, Mariano Hurtado)

Kontuak, ipuinak eta musika inspirazio izanik sortutako ikuskizuna.

Kontrabaxua, ukelelea, indiarren txirula, darbuka, melodika, soinuak egiten dituzten tramankuluak eta maleta eta latez eginiko bateria bat ere bai!

Ipuinen jatorri eta sonoritateak eraman ditu Nerea eta Mariano rap, kunbia edota rock & roll bidez kontuak kantatzera.  Abestiak eta istorioak tartekatzen dituen ikuskizun honetan ikusleari poliki poliki sartu eta abesten eta parte hartzen bukatzeko aukera ematen zaio.

https://naita.eus/portfolio/kontukontzertua

Oharrak:

  • Sarrera doan da baina aforoa mugatua denez, gonbidapenak jaso behar dira aurretiaz udaletxeko harrerako kutxazainean (astelehenetik zapatura 8:00-20:15, edo agortu arte)
  • Bi pase egingo dira, bakoitza 30 minitukoa.
    • 17:00 – 17:30
    • 18:00 – 18:30
  • Uhagoneko erakusketa gelan (1. pisuan)

Antolatzaileak: Guraso elkartea, Uhagon kultur elkartea