Ekitaldiak kargatzen

Kaskarot (Atx teatroa)

Non: UNI frontoian Noiz: 2021/02/13 - 18:30 - 19:30

KASKAROT (ATX Teatroa)

Agure batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot, Anerren “alter egoa” da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Idazlea: Gartxot Unsain Letona
Zuzendaritza: ATX Teatroa
Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez eta Gartxot Unsain Letona
Musika: Gartxot Unsain Letona
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Argazkiak: Ainhoa Resano

Iraupena: 50 min.

Gomendatutako adina: 5 urtetik gora.

Sarrerak: 3€

  • Aurrez salgai udaletxeko harrerako kutxazainean, otsailaren 8an hasita (8:15-20:00)
  • Edukiera mugatua

Markina-Xemeingo Udala, Uhagon kulturgunea, Guraso elkartea.