Ekitaldiak kargatzen

Jean-Marie Ecay & Pablo Fdez. Arrieta

Non: UNI frontoian Noiz: 2020/12/19 - 18:30 - 19:30

Jean-Marie Ecay & Pablo Fdez. Arrieta

Bi musikari hauek, duela 30 urte ezagutu zuten elkar, Madrilen,  John Abercrombie eta Jerry Bergonzi Jazz musikari estatubatuarrek gidatutako ikastaro batetan.

John Abercrombie, 2017an zendua, nortasun handiko musikaria izan zen eta ezinbestekoa, guitarra garaikidearen eboluzioa ulertzeko.

Jean-Mariek eta Pablok, Abercrombie-ren “Ralph´s piano waltz” eta “Labour day” konposizioak joko dituzte, bere omenaldi gisa.

Beraien diskoetako (“D’aquí para lá”, “Batzen gaituena”, “Gemini mode”, “Hamaika”) hainbat jatorrizko konposizio eta jazz standard batzuk ere eskainiko dizkigute, larunbateko kontzertuan.

Jean-Marie Ecay (Donibane Lohitzune, 1962): http://jeanmarie-ecay.com/biographie/

Pablo Fdez. Arrieta (Markina-Xemein): http://www.musikagileak.com/es/member/54/fern-ndez-arrieta-pablo

Oharrak:

Aforo mugatua.

Sarrerak: 8€ eta bazkideentzat 5€

Aurrez salgai, Udaletxeko harrerako kutxazainean (egunero, 8:15-20:00) pertsona bakoitzeko (NAN zenbaki bakoitzeko) 2 sarrera hartu ahalko dira gehienez.

Sarrera guztiak ez badira agortzen, egunean bertan 17:30etatik aurrera jarriko dira salgai geratzen direnak, frontoiko sarreran.