Ekitaldiak kargatzen

Ezinezkoaren logika (Hodei Magoa)

Non: UNI frontoian Noiz: 2021/01/04 - 18:00 - 19:00

“Ezinezkoaren logika” (Hodei Magoa)

Hodeik bere ikuskizun berria aurkezten digu, formatu handiko ekoizpena hainbat urtez osatzen egon den joku aukeraketarekin, non magia klasikoak, magia modernoarekin bat egiten duen: Ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak, asmaketa imajinaezinak, baita publiko osoak parte hartuko duen joku handia ere.

EZINEZKOAREN LOGIKAn arau bakarra dago: ez dago eskuraezina den ezer. Ordubetez baino gehiagoz “ezinezkoa errealitate bihur daiteke”. ​

Posible eta ezinezkoaren arteko muga non dagoen aurkitzera ausartzen zara?

https://www.magohodeimagoa.com/ezinezkoarenlogika

Oharrak:

  • Aforo mugatua.
  • Sarrera doan. Aurrez salgai Udaletxeko harrerako kutxazainean, abenduaren 21etik aurrera