Ekitaldiak kargatzen

JANIS Little Girl Blue

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2017/10/06 - 20:30

“JANIS, Little Girl Blue” dokumental musikala

SINOPSIA 
Amy Bergek amaiera jartzen dio ziurgabetasunari abeslari ikonikoari buruzko lan oso batekin. Janis: Little Girl Blue lana etengabeko ikerketa triangelu
batean sostengatzen da, bai eta zuzeneko artxiboan eta dokumentu intimoetan ere, familiako istorio berezi bat erakusteko: izatez neska handinahitsuaren
eta bihurriaren istorioa, bere sorterritik ihes egiten duenarena, zortea bilatzeko.

Dokumentala zorrotza da elkarrizketatuekin: artistaren anaia txikiak, maitale ugari, eta, zalantzarik gabe, Big Brother & The Holding Company taldeko kideak. Janis lanak musika asko du, baina musika hori abestu zuen emakumea nabarmentzen du, maitasunez, sakontasunez eta leuntasunik gabe. Ohorezko ordain bat da, eta behin betikoa izango delako itxura du.

FITXA TEKNIKOA
Janis: little girl blue (AEB, 2015)
Zuzendaritza: Amy J. Berg
Narratzailea: Chan Marshall (Cat Power)
Ekoizpena: Amy Berg, Jeff Jampol, Katherine Leblond, Alex Gibney
Argazkia: Francesco Carrozzini, Paula Huidobro, Jenna Rosher
Muntaketa: Billy Macmillin, Garret Price, Joe Beshenkovsky
Iraupena: 103 min
Hizkuntza: Ingelesa euskarazko azpitituluekin

http://www.filmazpit.eus