Ekitaldiak kargatzen

Itsaspetik azalera (Nagore Leon – Itziar S. de Ojer)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2021/09/10 - 19:00 - 20:00

“Itsaspetik azalera, azaletik plazara”

“Emakumie naz, kostakue, euskaldune… Barre ein dot baitxe negar be, baina batez be maitxatu izen dot eta maitxatzen dot bizi nazen eta hilko nazen mundu bazter hau”.

Saio honetan, poesia, istorioak eta kantuak tartekatzen dira, garai bateko emakumeen bizipenak azaleratzeko. Kostaldeko herrietan, olatuen joan-etorriak ekartzen ditu bizibidea eta heriotza; poza eta tristura; maitasuna eta gorrotoa… eta aspaldiko kontu eta kantu zaharrak.

Mendeetan zehar kresalak emakumeei azalean utzitako aztarnak bildu eta plazaratuko ditugu: askatasun eza, ezkontz behartuak, maitasun ukatuak eta emakume izate hutsagatik ezarritako rol derrigortuak.

Historian zehar ixilpean gelditu diren pasarteak ekarriko ditugu oholtzara, garai bateko emakumeen patua agarian gelditzen delarik. Bi protagonistek istorio ezberdinak josteaz gain norbere kontaera eta euskalkiaren bitartez saretzen dute antzezlana.

Kontalari/aktoreak: Nagore Leon Plaza, Itziar Saenz de Ojer Martinez

Iraupena: 60 min.

Aforo mugatua. Jaso Gonpidapenak astean bertan, udaletxeko kutxazainean