Ekitaldiak kargatzen

Iker Lauroba

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2023/09/15 - 19:30 - 20:30

Iker Lauroba

Iker Lauroba Leire Berasaluze (ahotsa) eta Urbil Artolarekin (lap steel, dobro, gitarra eta ahotsa) batera izango dugu Uhagonen

Hirukoteak, batez ere, abeslari donostiarraren eta lau urtaroei eskainitako azken lau diskoetako abesti nabarmenenen errepasoa egingo du.

Laurobaren abesti ezagunenak zuzenean entzun ahal izango dira eta, era berean, folk eta pop doinuak nagusi dituen, baina baita beste estilo batzuekin jolastuz eta munduko musikei mokoka eginez bizi den talde berezi honen musikaz gozatzeko aukera ezin hobea izango da. 

Kontzertua kulturguneko terrazan izango da. Eguraldiak ez badu laguntzen, barruan.