Ekitaldiak kargatzen

Horman erlojua duen etxea

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/07/05 - 22:00 - 23:30

Horman erlojua duen etxea

Uhagoneko zuhaitz artean zinemaz gozatzeko aukera.

“The House With a Clock in its Walls” 1973an John Bellairsek idatzi eta Edward Goreyk ilustratu zuen haurrentzako klasikoan oinarrituta.

Sinopsia:

Fantasiaz eta magiaz beteriko abentura hau 10 urteko Lewis (Owen Vaccaro) mutikoa bere osaba Jonathanen (Jack Black) etxe zahar eta misteriotsura doanean hasiko da. Une hartatik aurrera etxe barruan gauza harrigarriak gertatuko dira. Osabak sorginkeriazko mundu miresgarri bat erakutsiko dio eta mundu horrek bizia hartuko du Lewisek ustekabean hilak esnatzen dituenean.

Steven Spielberg izan da familia osoarentzako abentura magikoa den “Horman Erlojua Duen Etxea” honen ekoizlea.

Interpreteak: Cate Blanchet, Jack Black, Owen Vaccaro

Gidoilaria: Eric Kripke (“Sobrenatural” seriearen sortzailea)

Zuzendaria: Eli Roth