Ekitaldiak kargatzen

Frankestein agurgarria

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2022/02/05 - 19:00 - 20:00

“Frankestein agurgarria” (Ana Galarraga, Petti)

Gutun musikatua Victor Frankensteini

Mary Shelleyk sasoi ilunetan idatzi zuen Frankenstein liburua. 200 urte geroago, atzeko kezka, beldur eta zalantzak bizi ditugu. Galarragak, Franskenstein berari zuzendutako gutunean, kezka zientifiko, etiko, feminista eta literarioak txirikordatzen ditu eta Pettik, kantuen bidez, bere ikuspegia gehitzen du, orain gordin, orain samur

Sarrera: 5€, bazkideak 3€.
Aurrez salgai udaletxeko kutxazainean eta egunean bertan, uhagoneko leihatilan, edukiera bete arte.