Ekitaldiak kargatzen

Ereregiz Doinuak (Harriak 2019)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2019/07/27 - 12:30 - 19:00

Ereregiz Doinuak (Harriak 2019)

HARRIAK, arte garaikideko programa bat da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.

Programa honen baitan, Markina-Xemeingo leku desberdinetan ekimen desberdinak ikusteko aukera izango dugu uztailaren 27an, “Ereregiz Doinuak” izenburupean:

Ereregiz Doinuak lanean, herri-kultura eta folkloretik abiatzen dira artistak, lurralde berriak arakatzeko; batzuetan, ageri-agerian eta beste batzuetan keinu txiki bat eginez, baina beti bizi izan duten kulturarekiko interes pertsonala adieraziz. Horri esker, mikro-tributuen bizikidetza lortzen dute. Proposamen gehienen ardatz egituratzailea soinua da, bai hizkuntza testuala edo musikala erabiliz, bai adierazpenik materialenean (gradu desberdinetan), soinuaren, hizkuntzaren, herri-musikaren eta herrikoia ez den musikaren, herri-artearen eta herrikoia ez denaren arteko desberdintasuna berraztertuz. Baina betiere alderdi ludikoa ahantzi gabe: ospakizuna da eta.

Proiektuak: Txaranga Urretabizkaia   Garazi Navas Tripak kolektiboa Oholtza Verde Prato

Komisarioa: Miguel A. García(aka Xedh)

Ordua: 12:30etan Xemeinen hasita

Harriak 2019