Eñaut Elorrieta
Eñaut Elorrieta (irteera argiak)
Eñaut Elorrietak, “irteera argiak” bere azken lana aurkeztuko du Markina-Xemeinen.
Berak konposaturiko letrez ez ezik, zenbait idazleren testuei ere musika jarri die bere azken diskoan Elorrietak: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi, beste batzuen artean. Emaitza disko lasaia da, non kanta bera artistaren oinarri eta obsesio den.
Azken laneko abestiekin batera, bere errepertorio esanguratsuenaren esentzia ere ekarriko du oholtzara Elorrietak.
Taldea: Eñaut Elorrieta (ahotsa, kitarra akustikoa), Maite Larburu (biola, koroak), Fernando Neira (kontrabaxua, baxua), Ruben Caballero (kitarra elektrikoa, teklatuak, koroak) eta Ander Zulaika (bateria, perkusioak, koroak).
Sarrerak: 15€
– Aurrez salgai udaletxeko kutxazainean (astelehenetik larunbatera 8:15-20:00)
– Kontzertu egunean, frontoiko lehiatilan, 18:00etatik aurrera
MARKArte jaialdia (Markina-Xemeingo Udala)