Ekitaldiak kargatzen

Dr. Maha’s Miracle Tonic

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2018/07/20 - 20:00 - 21:30

Dr. maha’s miracle tonic

Swing, western swing eta rhythm and blues erritmoen bidez, 30eko eta 40ko hamarkadetan murgiltzen gaituzte. Kalakarien gurdiak eta musikari buhame nomaden ikuskizunak ekartzen dituzte gogora.

2011ko udan sortu zenetik, Dr maha’s miracle tonic-ek ehunka emanaldi eskaini ditu, eta sari ugari irabazi ere bai.

Ahots-harmoniak eta, besteak beste, banjoaren edo biolinaren tinbreak nabarmentzen dira. MAHAren emanaldiak, XX. mendearen hasieran oinarrituak, garaiko girotzea eta umore-dosi handia dakartza.

2011n, Bilbao Hiria lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen, bai eta Euskal Herriko talde onenaren saria eta Barakaldoko pop-rock lehiaketako hirugarren saria ere, besteak beste.

http://drmahasmiracletonic.com/