Ekitaldiak kargatzen

D Capricho

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2018/10/06 - 19:00 - 20:00

D’ CAPRICHO

Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatutako La Habanako duoa.

Kubako canción-aren tradizio guztia biltzen dute. Habanera, danzón-a boleroa, sona, cha-cha-cha, feelinga, … Canción generoa edota fusioa erabiltzen dute, Kubako zein Euskal Herriko poeta ezagunen letrak musikatuz.

“Son en sus poemas” eta “Andrazkubak” diskoak plazaratu dituzte eta une honetan, Arrate Mardaras euskal idazlearen pemekin euren hirugarren diskoa prestatzen ari dira.