Ekitaldiak kargatzen

Bizenta Mogel ezagutzen

Non: Markina-Xemeingo udaletxean Noiz: 2018/10/20 - 10:30 - 14:30

“Bizenta Mogel ezagutzen”

Bizenta Mogel Elgezabal (1782-1854) Azkoitian jaio bazen ere, Markinan hazi zen. Euskaraz idatzi eta idatzitako hori bere izenez sinatzera ausartu zen lehenengo euskal emakumea izan zen.  Markinarra, emakumea, euskaltzalea, idazlea, aintzindaria. Inteligentzia eta izaera apartekoa.

Figura garrantzitsu bezain ezezagun hau ezagutzeko bi era proposatzen dizkizuegu:

Batetik, Goizean, ponentziak udaletxean:

10:30 Aurkezpena

10:45-11:30 “Emakumeak eta Literatura XIX. mendean”.  Josune Muñoz

11:30-11:50  Deskantsua, kafea, pintxoak

11:50-12:50 “Mogeldarrak.. Bizenta Mogel eta bere “Gabon Cantac”. Xabier Altzibar

12:50-13:00 Tarine udal musika eskolako umeen eskutik, Bizentak idatzitako Gabon kanta batzuk.

13:00-14:00 Bizentaren “Ipuin Onac”. Alegiak eta Alegilariak. Xabier Kaltzakorta

14:00-14:30 Galderak, ekarpenak.

Moderatzailea: Yolanda Arrieta

Bestetik, arratsaldean tailer dinamiko eta hurbil bat Uhagonen:

17:30-19:00 “Andre argi baten ikurrak” berbaldi-tailerra, Yolanda Arrietak gidatuta.

Izen ematea: Uhagon kulturgunean 946166303 kulturgunea@uhagon.com

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2018 http://bizkaikoa.bizkaia.eus/homeJornadaEuropea.asp?t=6