Ekitaldiak kargatzen

Bederatzikoa (Andoni Egaña, Xabier Lizaso)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2022/02/19 - 19:00 - 20:00

Bederatzikoa

Bederatzikoa edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen garaitik gaur arte iritsi dena. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen eta Beetovenen garaikidea zen.

Beethovenen obra eta bizitzari errepasoa ematearekin batera, bertsogintzan hain berezia izan den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepaso bat egingo dute, Andoni Egañak eta Xabierr Lizaso pianojoleak.

Iraupena: 60 min.

Sarrerak: 5€, bazkideak 3€. Aurrez salgai udaletxeko kutxazainean (8:15-20:00) eta egunean bertan, uhagoneko leihatilan, 18.00etatik aurrera.