Ekitaldiak kargatzen

Basoa (Dantzaz konpainia)

Non: Plazabarripean Noiz: 2021/06/19 - 18:30 - 19:00

“Basoa” Dantzaz konpainia

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonek gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

Koreografia: Josu Mujika
Dantzariak: Dantzaz konpainia. 10 dantzari
Musika: Iñaki Salvador
Testuak: Xabier Sukia

Iraupena: 35 min.

Oharrak:

  • Aforo mugatua
  • Gonbidapenak jaso udaletxeko harrerako kutxazainean, astean bertan.